San Telmok euskal arte areto berritua aurkeztu du, sorkuntza garaikidea hartzen duena
San Telmo Museoak euskal arteari buruzko areto berritua aurkeztu du Peio Aguirrek komisariatua, 100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea izenburuarekin. Honekin, museoko arte aretoen berrikuntza amaitzen da. Orain aurkezten den erakusketan, museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen du...
Irailean iritsiko da San Telmora ‘Luis Martín-Santos. Askatasun garaia’
Gaur Luis Martín-Santos. Askatasun garaia erakusketa aurkeztu da Espainiako Liburutegi Nazionalean, irailean San Telmo Museoan bisitatu ahal izango dena. 2024an Luis Martín-Santos Riberaren (1924-1964) jaiotzaren mendeurrena betetzen da eta, hori dela eta, Espainiako Liburutegi Nazionalak, Acc...
Bilintxen Menda bertso hamabostaldia bueltan da apirilaren 19an
Txapelketa izango da aurtengo jardunaldien ardatz, eta Imanol Larzabal (Lugaritz), Antzoki Zaharra, Ernest Lluch Kultur Etxea eta San Telmo Museoan egingo diren lau saiok osatzen dute programa. Horietako bik ordaindutako sarrera dute eta beste bietan sarrera librea izango da aretoa bete arte. Sarrer...
Martxoaren 23an hasiko da txokolategintzari buruzko programazioa
San Telmok antolatzen duen Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoak txokolategintza izango du ardatz aurten. Martxoaren 23tik apirilaren 7ra ofizio hori ezagutzeko jarduerak antolatu ditu museoak. Programa hau 2018an hasi zen, eta aurreko edizioetan lihoa, artzaintza eta gaztaren elaboraz...
2024ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean. 2023-2024 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago. Bulego orokorrak Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00)...
Aste Santuko oporrak San Telmon, Urgullen eta Hondalean
Gaur Aste Santurako oporraldian San Telmo Museoan, Urgull mendiko hiru zentroetan (Historiaren etxea, Natur Txokoa eta Liburutegia) eta Hondalea arte instalazioan egongo den programazioa aurkeztu dugu museoan. Hiru guneen artean aisialdiarekin, kulturarekin eta naturarekin lotutako eskaintza ego...
San Telmo Museoko sarrera orokorra 10 €koa izango da martxoaren 1etik aurrera
San Telmo Museoko administrazio kontseiluak otsailaren 29an onartutakoaren arabera, museoko sarrera orokorraren prezioa 10 €koa izango da martxoaren 1etik aurrera eta murriztua 4 €koa (ikasle txartela, gazte txartela, gaztekutxa txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak, familia ugariak eta 10 lagun...
Argazki-liburuari buruzko tailerrak Magali Avezou eta Jason Fulfordekin San Telmon
Datozen hilabeteetan argazki-liburuen inguruko tailer bana eskainiko dute San Telmo Museoan Magali Avezouek eta Jason Fulfordek, eta horietan matrikulatzeko eskaintza berezia egongo da. 120 € balio du Avezouren tailerrak eta 150 € Fulfordrenak, baina bietan matrikulatu nahi izanez gero 240 e...
Donostia Kulturaren 2023ko memoria osoa eskuragarri dago
Otsailaren hasieran balantzea aurkeztu zen eta orain Donostia Kulturaren 2023ko memoria osoa eskuragarri dago. Tokiko kulturaren industrian inoiz egin duen inbertsio handienarekin itxi zuen Donostia Kulturak, 12.300.000 euroko kopurua gainditu baitzuen jardueretako gastuetan. Jazzaldiak ma...
Basterretxearen erakusketa San Telmon, jaiotzaren mendeurrenean
San Telmo Museoak parte hartuko du, beste hainbat kultur erakunde eta entitaterekin, Néstor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunean, Eusko Jaurlaritzak koordinatutako programa batean. Horretarako, Bilduma baten loturak. Néstor Basterretxea eta San Telmo Museoa erakusketa zabaldu...
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2025 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: