"Ipuscua. 1000 urte" erakusketa, ekainaren 29ra arte luzatua
San Telmo Museoak ekainaren 29ra arte luzatuko du Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara (1025-2025) erakusketa. Hasieran maiatzaren 11ra arte zabalik egongo zela iragarri zen arren, museoak luzatzeko erabakia hartu du bisitariek erakusketari egindako harrera beroa dela medio; izan ere, orain arte...
Azken egunak ditu “Memoriaren basoak” erakusketak San Telmo Museoan
Maiatzaren 11 izango da bisitatzeko azken eguna, eta aurrez, bi jarduera berezik osatuko dute erakusketari lotutako programazio berezia. Maialen Lujanbiok RR memoria erre(AH)ala hitzen performantzea eskainiko du hilaren 6an.RR Maialen Lujanbiok sortu eta garatutako errezitaldi baten titulu oroko...
Erronkak ildoak geopolitikan jarriko du arreta maiatzean
Maiatza Europar elkarrizketen eskutik iritsi ohi da museora, eta hala izango da aurten ere. Globernancerekin batera antolatutako zikloan Europan puri-purian dauden gaien inguruko hausnarketa egin ohi dute adituek. Aurten Europaren norabideaz, demokraziaz eta Adimen Artifizialaz hitz egingo dute. ...
Herri musika tresnen artisauak, aurtengo Atzokoak gaur programaren ardatza
San Telmo Museoak antolatzen duen Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoak herri musika tresnen artisautza izango du ardatz aurten. Ofizioa ezagutarazi eta musika-tresnen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak erakutsiko ditu, baita tresna horien eraikuntza prozesuak ere. Program...
2025eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 14tik 27ra bitartean. 2024-2025 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago. Bulego orokorrak Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), jaiegunet...
Feminismoa eta Franco, apirileko Erronkak sailean, museoan
Gaurtik hasita, aktualitate betean dauden gaien inguruko hitzaldiak izango ditugu apirilean San Telmo Museoaren Erronkak programaren barruan. Gaur, apirilak 2, Rosa Cobo Bedia idazle eta feministak La ficción del consentimiento sexual hitzaldian adostasunaren kontzeptuak feminismoaren barruan s...
Natalia Suárez, "Artea abian" programan parte hartuko duen hurrengo artista
Natalia Suárez Ortiz de Zarate (Vitoria-Gasteiz, 1994) da Artea abian proiektuaren seigarren edizioan parte hartuko duen artista, aurrekoetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak, Kimia Kamvarik, Mikel Otxotekok eta Xare Álvarezek parte hartu ondoren. Bere lanekin osatutako erakusketa 2025eko a...
Martxoaren 17tik 22ra Poesialdia Donostian
Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen zazpigarren edizioa martxoaren 17tik 22ra gauzatuko da Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian. Martxoko hirugarren astean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu ditugu hainbat idazle eta artista ezagu...
Igartubeiti eta San Telmo museoek Galbahe bekaren lehen edizioa deitu dute
Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak, lankidetzan, Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) aholkularitzarekin, etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa aurkeztu dute. Beka bi erakundeen bilduma etnografikoetan oinarrituk...
"Memoriaren basoak" erakusketa bihartik aurrera, San Telmo Museoan
San Telmo Museoak Memoriaren basoak erakusketa aurkeztu du gaur. Mabel Tapiak eta Mira Bernabeuk komisariatua, erakusketak testuinguru totalitarioetan menderatze eta kontrol sozialerako teknologien formak jorratzen ditu, diziplina anitzeko lan artistikoen bidez. San Telmo Museoan egongo da ikusgai 2...
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: