NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Eztabaida eta dokumentazio gunea

Museoak Euskal Herriko gizarteari buruzko erakusketa iraunkorrean eta aldi baterako erakusketetan lantzen dituen gaietan espezializatutako zentroa da. Hona hemen gaiak: gaur egungo erronkak, artea, ondarea, historia, etnografia, kultura kudeaketa, museologia, didaktika, kontserbazioa eta zaharberritzea. Gabriela Cendoya Bergarecheren argazki-liburuen bilduma kudeatzen dugu 2017tik.

Eztabaida eta Dokumentazio Gunea (Argazkilaria: Oskar Moreno)

STMko gaietan sakondu nahi duten ikertzaile eta ikasleei zuzenduta dago.

Sarrera libre eta doan da.

Harremanetan jartzeko

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Tel.: 943-481569

Ordutegia

Negua (azaroa-martxoa)

  • Astearteetan eta ostegunetan 10:00-14:00 / 16:00-19:00
    Asteazkenetan eta ostiraletan: 10:00-14.00

Uda (apirila-urria)

  • Astearteetan eta ostegunetan 10:00-14:00 / 16:00-20:00
    Asteazkenetan eta ostiraletan: 10:00-14.00
  • Jai egunetan beti itxita
  • Beste ordutegi batean kontsultak egiteko, hitzordua eskatu behar da.

Katalogoaren kontsulta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean egiten da eta emaitzak leiho berrian erakutsiko dira.

Zerbitzuak

  • DKko bazkideei fondo modernoaren eta ebook-en mailegua.
  • Fondo zaharra eta modernoa aretoan bertan kontsultatzeko aukera.
  • Laguntza museoan lantzen diren gaiei buruzko informazio bibliografikoa eta dokumentala bilatzeko garaian.
  • Laguntza dokumentala museoko langileentzat bildumak ikertu eta interpretatzeko lanetan eta erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak prestatzeko garaian.
  • Wifi gunea / Interneten nabigatzeko ordenagailua

Erreprodukzioak

Erreprografiako eta eskanerreko zerbitzua 1950. urtetik aurrerako materialaren kasuan, baldin eta erabiltzaileak Jabetza Intelektualaren Legea betetzeko konpromisoa hartzen badu.

Erreprografiako eta eskaneatzeko zerbitzua ez da doan. Erabiltzaileak kopia bakoitza ordaindu beharko du.

1950. urtea baino lehenagoko materialaren kasuan, argazkiak atera daitezke flashik gabe eta aretoan dagoen langilearen baimena esanbidez lortu ondoren.

Liburutegia_Bibliotecas
Liburutegia_Biblioteca

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: