NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Historia

2.900 pieza baino gehiagoz osatutako atala: 800 objektutik gorako arma-bilduma, kartografiak, karlistaldietako objektuak eta tokiko historiaren lekukotza-objektuak. Atal honetan, arma-bilduma nabarmendu behar da.

Armak

San Telmo Museoko arma-bilduma oso heterogeneoa eta garrantzitsua da; garrantzitsua, arma zuri asko dituelako eta zenbait pieza kalitate handikoak eta oso arraroak direlako. Gutxi gorabehera mila bat piezekin osatutako bilduma aztertuz gero, armagintzaren historiaren ikuspegi osoa izan dezakegu, XV. mendetik ia gaur egun arte.

Bilduman arma mota ugari daude: arma zuriak (pieza gehien biltzen dituen mota), defentsarako armak, su-armak, artilleria-piezak eta arma historikoak.

Broutin bilduma nabarmentzeko modukoa da, garrantzitsua eta oso berezia delako. Aquiles Broutin eta Pasquier jaunak (1860-1918) utzitakoa da; Broutin jauna esgrima-irakaslea zen eta arma zaharren bilduma egiten zuen. Bestalde, Francisco Apalategui aitaren bilduma ere aipatu behar da; lekaide hori karlista zen eta 1931. urtean, karlistaldiekin loturiko piezen bilduma heterogeneo eta askotarikoa ekarri zuen museoaren fondorako.

H-000260d
H-000408
H-000786
H-000329
H-000652b
H-000472b

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: