NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Argazkilaritza

Atal honek 15.000 pieza baino gehiago ditu, irudiak, klixeak eta plakak zenbatuta. Hasieran, Historiaren atalean sartu zen, baina, geroago, atal propioa osatzea erabaki zen. Izan ere, bilduma dokumentala denez, hainbat gai biltzen ditu, hala nola historia, etnografia eta arkeologia, baita egile-argazkiak ere. Atal honetan "Galarza Fondoaren" bilduma nabarmendu behar da.

Galarza Fondoa

Bilduma honetan, Gregorio González Galarza jaunak eta bere seme Carmelo Gonzálezek ateratako argazkiak bildu ditugu; 2.000 argazkitik gora dira, Donostian eta Gipuzkoako beste hainbat herritan (Hondarribia, Lasarte-Oria, Hernani edo Zarautz) ateratakoak, bereziki XX. mendearen lehen erdian.

Agerian geratzen da argazkilariek Donostia oso gustuko zutela, argazki gehienak (bildumaren % 80 baino gehiago) hiriburuan ateratakoak baitira eta argazki horien bidez, hiriaren fisonomiak izandako bilakaera azter dezakegu. Fondoan honako gai hauek dira nagusi: Kontxako badiaren panoramika ugari Igeldotik, Mirakontxatik edo Urgulletik begira, Miramar Jauregiaren perspektibak edo olatu ikusgarriak Salamanka pasealekuan.

Dena den, hiriko eguneroko bizitzako irudiak ere oso maiz agertzen dira: bainu-hartzaileak hondartzan, Txofreko zezen-plazako korridak, Inauteriak edo estropadak.

F-002417
F-005482
F-005217
F-005779
F-005252
F-005298

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: