NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Etnografia

San Telmoko fondo etnografikoa 9202 objektuz baino gehiagoz osatuta dago; euskal gizartearen bizimodu tradizionalekin zerikusia duten objektuak dira. Atal honetan, argizaiolen bilduma nabarmendu behar da.

Argizaiola

Etimologiari erreparatuta, argizaiola hitza bi terminoz osatuta dago: Argizaria eta Ohola. Beraz, taula itxura duen zurezko euskarri bat da eta euskarri horren inguruan argizaria bilduta egoten da; argizaria hildakoen omenez pizten da. Eta hain justu horixe da bilduma honen ardatz nagusia: arbasoen gurtza Euskal Herrian.

Euskal gizarteak lotura estu-estua izan du beti arbasoekin; lotura espirituala ez ezik, lotura sozial eta ekonomikoa ere izan du. Beraz, horregatik dira hain garrantzitsuak belaunaldien arteko lotune hauek eta suaren bidez irudikatzen dira, sua bizitzaren adierazgarri baita, jabetzaren adierazgarri, hildakoen lagun eta garbigarri.

XVI. mendearen amaieratik aurrera, argizaiola oso errotuta egon da euskal kulturan, hildakoen omenalditzat. San Telmo Museoaren argizaiola-bilduman berrogeita hamar ale baino gehiago daude, aberastasun espiritual horren adierazgarri bikaina izanik.

Argizaola E-001083
Argizaola E-001056
Argizaola E-001069
Argizaola E-001091
Argizaola E-001100
Argizaola E-001059

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: