NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Arte Ederrak

Atal honetan pinturak, eskulturak, estanpak (grabatu artistikoa, serigrafia, litografia, eta abar) eta kartelak biltzen dira, 6.800 pieza baino gehiago, hain zuzen ere. Erositako eta dohaintzan emandako piezak bildu dira atal honetan, baita hainbat partikularrek eta erakundek (Prado Museo Nazionalak, Jorge Oteiza Museoa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta abar) gordailuan utzitako ehun pieza baino gehiago ere. Atal honetan, euskal arte-bilduma nabarmendu behar da.

San Telmo Museoaren euskal artearen 100 urte

Erakusketari hasiera emateko, XIX. mendearen amaierako zenbait lan ditugu, Erromako akademiaren kanon estetikoei jarraiki eginak: Zamacois, Lecuona edo Echenagusia artisten figurak, esaterako. Geroxeago, beste zenbait egilek —Artetak, Tellaechek edo Zubiaurrek adibidez—, apropos sintetizatutako modernotasunaren aldeko apustu argia egin zuten, "herri-kontzientziaren" bila. Gerra Zibila hasi baino lehentxeago nabarmendu zen ondoen arte modernoari buruzko ideia eta eztabaiden berrikuntza, eta Lekuonaren, Riberaren edo Uzelayen lanak Europako joera berrien erakusgarri izan ziren.

Gatazka piztu ostean 60ko hamarkadara arte itxaron behar izan genuen arte plastikoen susperraldia ikusteko, Euskal Eskola sortu zenez geroztik abiatu zena. Belaunaldi honetako artistak, Oteiza eta Chillida buru direla, ondorengo belaunaldiko kideekin harremanetan egon ziren, (elkarrekin zeukaten batasun politiko eta geografikoa lagun), Nagelekin edo Ameztoyekin besteak beste, guztiak ere beren lanetan gizabanakoaren eta haren ingurunearen konplexutasunaren arteko harreman jakin bat islatzeko ahaleginean.

XX. mendeko azken hamarkadetan, euskal arteak bertatik bertara jarraitu zuen nazioarteko bilakaera, nolanahi ere jatorri tradizionalaren gidaritza ahaztu gabe. Ondoren, 80ko hamarkadan, Euskal Eskultura Berria sortu zen, eta horixe izan zen panorama artistiko nazionalaren gertaera esanguratsuenetako bat; horren ildotik, zenbait artistak, Badiolak eta Irazuk adibidez, oihartzun handia lortu zuten jendearen artean, bi alderdi, herrikoa eta kosmopolita, irudimenez uztartu zituztelako, besteak beste.

P-006241
P-003843
P-006334
P-006384
P-000714
P-000319

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: