NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Arkeologia

Arkeologia-fondoak 650 bat piezez osatuta daude, askotariko jatorri eta tipologiakoak. Fondo horietan, hain zuzen ere, hilarrien bildumak, laudo-harrien eta armarrien bildumak eta beste kultura batzuetako objektuak biltzen dira. Azken atal horretan, honako hauek bildu dira: malko-ontzi, anforatxo, alezko apaingarri eta iruditxo erromatarrak, paleokristauak, egiptoarrak, feniziarrak, modernoak eta kolonaurrekoak. Atal honetan, hilarrien bilduma nabarmendu behar da.

Hilarriak

Norbait ehortzita dagoen lekua edo norbait hil zen lekua adierazten duten hilobi-monumentuak dira hilarriak. Euskaraz, hilarri (hilaren harria) ez ezik, harri gizona eta ilargi (ilargia / hilaren argia) izenak ere ematen zaizkie eta adituek landutako hiru alderdiak adierazten dituzte, hain zuzen ere, izen horiek: luze irauten duen harria, giza irudi eskematizatua eta dekorazioaren bidez astroekin duten lotura. Gaur egun eztabaida sakona sortzen da oraindik ere zer alderdi nagusitzen den erabakitzerakoan.

Oro har, disko-forma dute: harrizko (hareharria, kareharria edo marmola) zirkulu batez osatuta daude, eta zirkulu hori lurrean sartuta dagoen oinarri baten gainean dago. Hala ere, bada hilarri laukizuzen eta antropomorforik. Hilarri gehienek motibo grabatuak edo ebakidurak dituzte, giza irudiak edo animalienak, baita era askotako idazkun eta dekorazio-motiboak ere: geometrikoak, astralak, gurutze-formakoak eta lore-itxurakoak.

San Telmo Museoko hilarrien bildumak 80 ale baino gehiago ditu, Euskal Herrikoak eta ingurukoak denak ere. Tipologia eta garai askotakoak direnez –erromatarren aurreko garaikoetatik hasita XIX. mendearen bukaera artekoak–, hilobi-artearen erakusgarri bikaina dira.

Hilarriak A-000153
Hilarriak A-000130
Hilarriak A-000119
Hilarriak A-000137
Hilarriak A-000129
Hilarriak A-000169

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: