Bilduma historikoan XV. mendetik XIX. Mendera bitarteko ibilbide kronologikoa egiten da. Hartara, artearen historian funtsezko garrantzia izan zuten egileak ikusiko ditugu (Greco, Tintoretto, Ribera, Rubens, Beruete, Fortuny, Madrazo edo Miró) baina estilo artistikoek historian zehar izan duten bilakaera ezagutzeko aukera ere izanik.
Aurreko mendeetako estilo erromanikotik gotikora aldatzen da, arkitektura arinagoa eta argitsuagoa izanik eta pintura muralaren ordez taula gaineko erretaulak nagusituz. Pintura horietan konposizioa asko zaintzen dute eta perspektiba eta modelatua nabarmentzen dira, Gaztelako Eskolako bildumakoak diren taula hauetan ikus daitekeenez.
Errenazimentuan, gizakia munduaren ardatz zen eta ikusmolde berri horrekin, pinturetako modelatuan lorpen berriak eta perspektiba iristen dira, eta giza anatomia eta paisaiak menderatzen dituzte. Bildumaren atal honetan, aniztasuna da nagusi eta genero berriak agertu dira: paisaia eta erretratua.
Barrokoa arte-estilo bikaina da, Kontraerreformaren zerbitzura dagoena eta arte ulergarria da nagusi, arte erakargarria, mugimendu aztoratuekin, kolore aberatsekin, argi-ilunen kontraste bortitzekin eta errealismo handiarekin. Gure bilduman bildutako autoreak horren adierazgarri garbia dira.
Mende honetan Neoklasizismoa garatu zen, estilo argi, lineal eta harmoniatsua, bolumenak oso definituta dituela. Espainian, Borboien dinastiako errege Felipe V.ak artista ugari bildu zituen bere inguruan, Frantziako gortearen gustuei jarraiki eta atzerriko artista ugari iritsi ziren, bilduman ongi ikus daitekeenez.
Mende honetan hainbat estilo garatu ziren: Erromantizismoa, Ilustrazioaren arrazionalismoaren aurka sortutako mugimendua; Errealismoa, kritika politiko-sozialaren mezua transmititzen duena; eta Inpresionismoa, naturaren alderdi aldakorrak islatu nahi dituen estiloa. Abangoardietarako bide hori ongi jasota dago garai honetako bildumako obretan.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: