NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Oroimeneko arrastoak

Beste kultura batzuekin bat egitea, ingurunera egokitzea, mugak... Gaur egun hain oraingoak diruditen erronkak izan arren, gure aurrekoentzat ere eguneroko lan izan ziren. Espazio honetan, historiaurretik XVIII. mendera, Euskal Herriaren eraketan eta garapenean gakoak izan diren eta bilakaeran arrastoa utzi duten une eta gertakariei buruzko hausnarketa eskaini nahi da. Ohiturak, pertsonaiak, mitoak, gertakariak, jazoerak… Azken batean, euskal gizartearen unibertsoaren puzzlea osatzen duten pieza garrantzitsuenetako batzuk.

Espiritualtasun-seinaleak

Euskal Herriak hainbat mendetan eutsi die heriotzaren eta arbasoen gurtzaren inguruko errituei. Oraindik ere, hilarriak ikus ditzakegu hilerrietan eta bideetan, edota argizaiolak zenbait elizatan.

E-001270-p
E-001067-p
A-000154-p

Jatorriak

Duela 150.000 urteko lehenengo asentamendu paleolitikoetatik hasita, gizakiak bizitzaren eta heriotzaren espazioak konpartitzen ditu. Ingurunera egokitzen da eta aldatu egiten da: haitzuloetan eta aire zabalean bizi da; fruitu-bilketan eta ehizan oinarritutako ekonomiatik egitura planifikatuago batera igaro da, nekazaritza nagusi izanik; sentsibilitate espirituala agerian uzten du arbasoak ohoratuz eta lurperatuz.

A-000238-p
A-000597-p
A-000002-p

Babesaren bila

Erdi Aroko gizarteak errezatu, lan egin eta gerran ibiltzen direnak biltzen ditu. Garai hartan, ordena beste munduan aurkitzeko itxaropenaz bizi dira, Jainkoa izanik bizitzari zentzua eman diezaiokeen printzipio bakarra. Jaun feudalek, Ahaide Nagusi esaten zitzaien, euskal gizartearen eguneroko bizitza kudeatu eta antolatzen dute.

H-000470-p
E-001621b-p
E-000018b-p

Mundu zabalera

XV. mendearen amaieran, mundu zabalera begira hasi ziren, eta horrek eragin handia izan zuen euskal lurraldeetan. Ikuspegi berri horren ondorioz eta interes komertzial nahiz zientifikoen eta aurkikuntzako edota konkistatzeko interesen eraginez, itsasoa beste modu batera ikusten hasi zen gizartea. Itsasoa ez da soilik arrantzarako edo gerrarako gunea, baizik eta maila handiagoan edo txikiagoan kontrola daitekeen ingurunea, aukeraz betea.

E-001965-p
H-000723-p
A-000243-p

Ausartu jakitera!

Kant filosofoak adierazitako "Ausartu jakitera!" esaldia garai bateko leloa bihurtu zen, antzina Fedeak eta Erlijioak betetzen zuten tokian Arrazoia eta Zientzia finkatu ziren garaiaren leloa. Garai berriekin batera, aurrerabidea eta lorpen zientifikoak iritsi ziren, Inkisizioaren gehiegikerien sasoi iluna gaindituta. Gizarte horretan, norbanakoa lurreko bizitzan errealizatzeko aukerari eman zitzaion lehentasuna, betiko salbamenaren gainetik.

E-002195-p
BSTM-000001-p
E-003516-p

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: