Elizan, egungo gizarteak gainditu beharreko erronkak ere aurkituko ditu bisitariak. Gaiak ikus-entzunezkoen eta egungo teknologien bidez aurkezten dira eta, horien bitartez, norbanakoak ingurunean esku hartzeko eta, hartara, etorkizunaren osaketan parte hartzeko duen gaitasuna nabarmendu nahi da. Mahai interaktibo baten bidez eztabaida eta hausnarketa eragingo da gaur egungo gaiei buruz: bakea eta giza eskubideak, garapen iraunkorra, gero eta handiagoa den kulturartekotasuna, Europak munduan duen eginkizuna edo berdintasuna.
Museoak gai horien inguruan hausnarketa, elkarrizketa eta eztabaida sustatzeko jarduerak programatzen ditu.
Gure ustez zer da Europa? Nolako Europa eraikitzen lagundu nahi dugu Euskaditik? Estatuek, nazioek eta eskualdeek zer eginkizun betetzen dute elkartasunak nagusi izan behar duen prozesuan?
Azken mendeetan gizarteak bizi-baldintzak hobetu nahi izan ditu zientzian, arrazoian edo teknologietan oinarrituta; hori horrela izanik, hurrengo erronka, hirugarren milurtekoko erronka, giza eskubideak zabaltzea da, arrazaren, hizkuntzaren, erlijioaren edo egoera ekonomikoaren ondoriozko distantzia sozialak murriztuz.
Gizartea kontsumista da eta mundua ere erabat industrializatua dago; egoera hori ikusita, energiaren erabilera arduratsuari eta kontrolik gabeko kontsumoari buruzko kezka sortzen hasi da. Gure erronka: egungo ekonomiaren oinarria aldatzea.
Gizarteak gizonen eta emakumeen artean sortu dituen aldeen —alde moral, fisiko, sozial eta kulturalak, besteak beste— garrantzia eta konplexutasuna onartzea dakar erronka horrek, alde horiek desberdintasun bihurtu baitira.
Gure bizikidetzaren etorkizunari bakearen bidez eta Giza Eskubideak errespetatuz aurre egitea da erronka nagusia, baita euskal gizartearen desiorik handiena ere. Nola lagun dezakegu iragan mingarri hori gainditzen, gizarte libre eta adiskidetua lortzeko?
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: