NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Tokiaren historia

Bisita hasteko, museoaren eraikinak izan duen bilakaera historikoa aztertuko dugu elizan. Bilakaeran izan dituen etapak aipatuko ditugu, garapenean eragina izan zuten protagonistak, baita historian erabakigarriak izan ziren gertakariak ere. Hori guztia ikus-entzunezko baten laguntzarekin: “Komentutik museora”.

Tokiaren historia

Komentutik museora

Gaztelako errege-erreginek bultzatuta, domingotarrak Donostiara iritsi ziren, hiria garrantzi estrategiko handiko merkataritzako gunetzat hartzen baitzuten. Hasieran, ordenak laguntza eta finantzaketa lortzeko arazoak izan zituen eta On Alonso de Idiáquez y Yurramendi jaunari esker hasi ahal izan zuten hirian komentua eraikitzen: XVI. mendeko monasterio tipikoa, fundatzaileen tribunan kupula italiar bikaina eta oinplano trapezoidaleko klaustroa nabarmentzen zirela.

XIX. mendean, frantziarren aurkako Independentzia Gerra izan zen. Donostia setiatu egin zuten eta soldatu britainiar eta portugesek askatu zuten, 1813. urteko abuztuaren 31ko sutearekin amaituz. Sute horretan ia hiri osoa suntsituta geratu zen. Domingotarrek ezin izan zuten ordaindu komentua berreraikitzeko kostua eta 1836an, Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz, domingotarrak bota eta San Telmo artilleriako kuartel bihurtu zen.

Harrezkero, eraikina arian-arian hondatzen ari zen eta Udalak, egoera horretaz jabetuta, 1921. urtean San Telmo erostea erabaki zuen, museo berri bat egiteko. 1932. urteko irailaren 3an izan zen inaugurazio-ekitaldia eta Manuel de Fallak kontzertua eskaini zuen ekitaldi horretan; Manuel de Falla Ignacio Zuloaga pintorearen lagun mina zen eta pintorearen eragina erabakigarria izan zen elizako paretak José María Sert-en oihal ospetsuekin estaltzeko.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: