NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

GoodPlanet fundazioa

Yann Arthus-Bertrand

Yann Arthus-Bertrand

Yann Arthus-Bertrand-ek 2005. urtean sortu zuen, jendeari ingurumen-babesaren alorrean sentsibilizazioa eta hezkuntza eskaintzeko asmoz. GoodPlanet fundazioak Lurrarekin eta Lurreko biztanleekin abegitsua den bizimodua izatera animatzen gaitu. Konponbide errealista eta baikorrak proposatzen ditu, eta planetaren alde jokatzea proposatzen dio mundu osoari, etengabe garatzen eta finkatzen dituen programa jakin batzuetan oinarrituz, "ekologia pertsona guztien kontzientzian sakon sartzeko" xedez.

GoodPlanet fundazioak, GoodPlanet.org webgunetik, garapen iraunkorrarekin lotutako guztiari buruzko informazio oso eta zehatza proposatzen digu, ingelesez eta frantsesez. Webguneak 2.500 orritik gora eskaintzen dizkigu, aditu garrantzitsuenek idatzitako editorialekin, albisteekin eta eztabaidekin.

GoodPlanet.org

Garapen iraunkorraren alorrean heztea

Zergatik da hain garrantzitsua garapen iraunkorra?

Frantziako ikastetxeekin batera lan egiten du erakusketak eta garapen iraunkorrarekin, biodibertsitatearekin, energiarekin eta urarekin lotutako gaiak lantzen dira.

Aldaketaren etxea

Fundazioaren proiektuetako bat ekologiari dagokionez ereduzkoa den egitura bat sortzea dugu; egitura hori jendeari irekita legoke eta gure bizimoduak eta kontsumitzeko moduak zergatik aldatu behar ditugun deskubriarazteko eta horiek aldatzen irakasteko jomuga izango luke.

GoodPlanet solidarioa

Proiektu honen bidez, Fundazioak proiektuak aukeratzen eta horiei jarraipena egiten laguntzen die enpresei, eta aldi berean, nazioarteko solidaritatearen esparrua eta ingurumenarena uztartzen ditu.

Irudien bitartez sentsibilizatzea

6 mila milioi Beste

Mundu osoko gizon eta emakumeen milaka lekukotza dira, beren beldurrak, poztasunak eta itxaropenak adierazten dituztenak. XXI. mendearen hasierako gizadiaren deskribapen oparo eta zintzoa eskaintzen dute.

Biodibertsitateari buruzko erakusketak: "Bizirik"

Biodibertsitateari buruzko argazki-erakusketa. Animalietan espezializatutako hainbat argazkilari ospetsuk ateratako 92 irudi aurkezten dizkigu eta, irudiekin batera, Lurrari eta bertako baliabideei izan beharreko begirunea alderdi nagusi gisa duen mundua lortzeko ekimenak eta konponbideak proposatzen dituzten hainbat testu ere ikus daitezke.

Klimarekiko konpromisoa

Action Carbone

Programa honen helburua hauxe da: klimaren gain eragiten dugun inpaktua murriztea. Enpresa, erakunde eta partikularrei CO2-ren emisioak kalkulatu, murriztu eta konpentsatzeko aukera

10:10 kanpaina

Kanpaina hau ideia sinple baten inguruan antolatuta dago: mundu guztiak egin dezake zerbait, erraza baita. GoodPlanet-ek klima-aldaketaren aurka mobilizatzen gaitu. Borondatezko konpromiso batean oinarritzen da eta negutegi-efektua duten gasen emisioa % 10 murriztera animatzen ditu pertsona, enpresa, kolektibo eta erakunde guztiak.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: