"La terre vue du ciel" izeneko filma (Lurra zerutik ikusita) egiteko gure planetaren gainetik hegan 10 urtez ibili ondoren, Yann Arthus-Bertrand-ek "6 milliards d’Autres" izeneko proiektua (6 mila milioi Beste) abiarazi zuen 2003an.
Brasilgo arrantzaleak, Txinako dendariak, Alemaniako artistak, Afganistango nekazariak, guztiek erantzun zituzten galdera berberak, beldurraren, ametsen, zailtasunen eta itxaropenen gaineko erantzunak, hain zuzen: Lekukotza hutsalenetik sakonenera, emozioak hausnarketan denbora gehiago ematera bultzatzen gaitu. Orain, gizon eta emakume horiek ezagutzeko aukera izango dugu gure gizatasunaren bihotzerainoko bidaia horretan, elkarrekin egingo dugu gogoeta gizakien eta kulturen dibertsitatearen gainean.
"6 mila milioi Beste" proiektua Bestea ezagutzeko nahi sinplearengatik sortu zen: elkarrekin bizitzen ikastea, beste ezer baino lehen, elkar ezagutzeko gogoa izatea da, lehen urratsa egitera ausartzea, elkarri galderak egitea, entzutea eta Bestearen historian sartzea, hain zuzen ere. Mundu osoan filmatutako lekukotzak biltzen dituenez, Besteen dibertsitatea dugu "6 mila milioi Beste" proiektuak benetan biltzen duena, eta aldi berean, gizakiaren alderdi unibertsalenak sentiarazten dizkigu.
Erretratu horiek guztiak lotzeko, hizketa eragiteko eta guztien aniztasuna nabarmentzeko, filmazio-ekipoak “hizkuntza” komun bat aukeratu behar izan zuen:
![]() |
© 6 milliards d'Autres / GoodPlanet |
![]() |
© 6 milliards d'Autres / GoodPlanet |
![]() |
© Florian Geyer / 6 milliards d'Autres / GoodPlanet |
Berrogei galderaren bidez gutariko bakoitzaren bizitzara hurbilduko gara: familia, maitasuna, zoriontasuna. Baina baita banantzen gaituena ere: gerra, zenbait balio edo sinesmen.
Aurpegi bakoitza modu berberean filmatuta dago: plano laburra eta bertikala. Aurpegiaren gertutasunaren eraginez, zuzeneko harremana ezartzen da. Ikuslearen arreta erakartzen du, geurea ere erakarri zuen modu berean.
Hautatutako materiala lagunarteko giroa sortzeko nahiaren erantzuna dugu. Kamera arin bat, argazki-oin bat eta bi mikrofono: Erreportari bakoitzak bere kabuz maneia dezake soinua, irudia eta elkarrizketa-prozesua. Filmaketetan, ahalik eta topaketa pertsonal eta bereziena egiten saiatzen da erreportaria. Horretarako, elkarrizketa bakoitzean asko inplikatu behar du. Konfiantza elkartrukearen bitartez ezartzen da. Elkarrizketatuak elkarrizketaren irismen unibertsala ulertzen badu ere, erreportariarengana modu espontaneo eta zintzoan hurbiltzen da.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: