San Telmo Museoaren elizan aurkitutako pinturetan oinarrituta garatutako ikerketaren bitartez, pinturak balioesteaz gain, pintura horiek testuinguruan kokatu ere egin dira, komentua fundatu zuen Idiáquez-Olazabal familiaren panteoi gisa. Izan ere, baiezta daiteke komentua ez litzatekeela existituko bere fundatzaileen konpromisorik gabe, haien asmo nagusia lurperatzeko leku propioa edukitzea izan baitzen.
Ikerketaren egilea Pedro Echeverria jauna izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Modernoko departamentuaren irakaslea eta ospe handiko ikertzailea. Errenazimenduko eta Barrokoko pintura oso ongi ezagutzen du eta, beraz, San Telmoko elizan aurkitutako pinturak interpretatu eta testuinguru zehatz batean kokatu ahal izan ditu, ikerketak emandako informazioan ikus daitekeen balioa aitortuz.
Argitalpena: Errenazimendu ezkutua Donostiako San Telmoko elizan, Pedro Echeverria (2017).
Javier Latorre, Artelan Restauraciones
Ana Santo Domingo, museoko zaharberritzailea
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: