Ingurune ezin hobean kokatua dago San Telmo Museoa, Donostiako hirigune historikoan, hain zuzen. Domingotarren komentua izan zen antzina, eta XVI. mendeko monumentu-eraikina ere badauka, berriki izan duen eraikin-zabalkuntzaz gain.
San Telmo Museoak aukera ugari ematen dizkie erakunde publiko nahiz pribatuei, Museoko guneak, baliabideak eta instalazioak jarduera eta ekitaldiak gauzatzeko eskainiz: hitzaldiak eta aurkezpenak, enpresa-bilerak, koktelak, gala-afariak, kontzertuak, argazki-erreportajeak, publizitate-filmazioak, sari-banaketak, hitzaldiak, jardunaldiak, eztabaidak eta abar.
Sert-en mihiseak eta absidean aurkitutako XVI. mendeko margolanak dira nagusi jatorrizko izaera eta handitasun osoari eusten dion San Telmo elizan.
Leku berezi horretan kudeatzen ditu Bokado Taldeak bere laborategia eta I+G+Bko saila, eta horren bitartez, berezitasun handiko sukaldaritza-eskaintza duen toki bihurtzen du Museoko kafetegia.
Soilik Grupo Bokado Taldearen ardurapean, goi-mailako catering- eta jatetxe-enpresa izaki.
Guneen alokairuan barne hartuta dauden eta hautazkoak diren zerbitzuak.
Ekitaldi aretoa elizaren edo klaustroaren gune osagarria denean bakarrik alokatuko da, edo museoko patronoak direnen kasuan.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: