Nieto Sobejano Arquitectos estudioaren proposamenean, komentuaren jatorrizko bolumenak ia erabat berreskuratu nahi izan dituzte eta gainera, eraikin berri bat erantsi diote; aurreko zabaltze-prozesuetan ez bezala, jatorrizko eraikinaren itxura errespetatu da kasu honetan. Horretarako, XVI. mendeko eraikina birgaitu eta eraikin berriarekiko konexio puntualak eraiki dira, berreskuratutako bolumenak aldatu gabe.
Eraikin berriaren elementu bereizgarrietako bat fatxada da, eraikin osoa estaltzen duen aluminiozko fatxada. Arkitekto taldearen eta Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artisten arteko lankidetzaren fruitu izanik, eraikinari ingurunearen antzeko itxura eman dio, Urgull mendiaren antza, zenbait tokitan antzekotasunak baitituzte. Xafla zulatuetan landaredia ipini da, artistek proposamena egiteko inspirazio-iturri izan duten Urgull mendiko harri higatuetan bezala nabarmen dadin.
Pabilioi berriarekin, instalazio zaharretan bete ezin ziren premiak bete ahal izango dira eta, hartara, San Telmok eskaintzen dituen zerbitzuen aukera zabaldu egin da, berriz ireki ostean.
Pabilioi berriaren bitartez, ikusleak museora Zuloaga plazatik sartuko dira. Harreragunea bi solairuko atari zabala izango da, bertatik espazio publiko guztietara sartzeko aukera eskainiz. Bisitariak, sarrera erosi ondoren, pabilioi berria edo eraikin historikoa ikusteko aukera izango du, eta solairu ezberdinetan dauden area publikoetara (ekitaldi-aretoa, liburutegia, kafetegia, hezkuntza-tailerra, laborategi-aretoa) joan ahal izango da.
Erakusketa-aretoak pabilioi berriko bi mailatan egongo dira. Beheko solairuan, 9 m-ko zabalera eta 6 m-ko altuera duen luzetarako galeria batean, neurri handiko piezak dituzten erakusketak malgutasun handiz kokatu ahal izango dira, guztira 500 m²-ko azalera baitu. Lehen solairuko aretoa desberdina izango da: altuera txikiagoa izango du eta erakusketa iraunkorraren zati bat egongo da bertan.
Elizaren nabearekin paralelo dagoen pabilioiaren goiko solairuko azkeneko pisuan dago. Argi naturala jasotzen du patio txiki batzuen bitartez, baita zuzenean kanpoaldeko fatxadaren bitartez ere.
Solairuartean dago eta atariaren altuera bikoitzeko espazioari lotuta dago; atariarekin eta kafetegiarekin bisualki ere loturik dago, beirate bati esker.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: