NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Aldi baterako erakusketa eta bisita gidatuak

Urgullen magalean. Donostiako estanpak

Urgullen magalean. Donostiako estanpak
  • Urriak 10 - Maiatzak 02 | 10:00-20:00 (asteartetik igandera)
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en

Urgull mendiak babesa, defentsa eta sendotasuna eman dizkio Donostiari eta, aldi berean, izaera eta nortasuna. Mendeetan zehar hiriak izan duen eraldaketaren lekuko izan da eta bere silueta Donostiako irudi ugaritan marraztu da.

Erakusketak San Telmo Museoaren eta Foru Aldundiaren grabatu bildumetako lanak aurkezten ditu, Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan gordetzen direnak. XVI. eta XX. mendeen arteko Donostiaren memoria grafiko interesgarria erakusten du, gehienak XIX. mendekoak badira ere. Hiriaren historia, fisionomia, usadio eta ohituretan gertatutako aldaketen zati bisualak dira.

Gainera, erakusketa aretoan grabatzeko lau teknika nagusiak ezagutzeko aukera egongo da (xilografia, serigrafia, litografia eta kalkografia) artista garaikide hauek eskutik: Xare Álvarez, Julen Agirre, Mikel Ruiz Pegenaute eta Ainize Txopitea.

Bisita gidatu doakoak (erakusketarako sarrera bai eskuratu behar dela). Beharrezkoa da bisitarako tokia erreserbatzea web bidez.

  • Astearteetan: 10:30 (gaztelaniaz) + 18:00 (euskaraz)
  • Larunbatetan: 10:30 (euskaraz) + 18:00 (gaztelaniaz)

Erakusketaren inguruko informazio gehiago

Erakusketarekin lotutako jarduerak eta bisita gidatuak


baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: