NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

"Baginen, bagara" zikloa

Las mujeres en la escena artística de las vanguardias; Concha Lomba

  • Maiatzak 13 | 19:00
  • DK ON!

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Hitzaldiaren asmoa da aztertzea nola abangoardiek iraun bitartean — 1870-1936 — emakumeek aldi baterako erakusketetan parte hartzea egiturazko beharra izan zen beren sorkuntzak zabaltzeko; eta nola, emakume izate hutsagatik, saihestu beharreko oztopo larria bihurtu zen, herrialde batean edo bestean bizi izan arren. Arazo hori, zenbait une historikotan, arindu nahi izan zen XIX. mendetik antolatzen hasi ziren erakusketa feministak eta femeninoak antolatuz; baita Espainian ere.

Concha Lomba Zaragozago Unibertsitateko irakaslea da.

Azaroan San Telmok Baginen, bagara erakusketa zabalduko du, emakumeek museoetan eta artean duten lekuari buruzkoa. Baina lehenago ere, horri  buruzko hitzaldiak antolatuko ditu apiriletik hasita, gaiaren inguruan hausnartzeko.

Jarduera hau on line izango da, eta museoaren webgunearen eta youtube kanalaren bidez jarraitu ahal izango da. Zuzenekoan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena museoak hemen txertatuko duen lotura baten bidez.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: