Agora K2050 zikloa
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Klima-aldaketa planetaren ingurumen-degradazioaren erakusgarririk argiena da, eta, gainera, egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduaren arazoak eta haren euskarri den egitura ekonomiko-finantzarioa agerian uzten ditu. Hainbat azterlanen arabera, sistema naturalak hondatzeak jarduera ekonomiko asko kolapsatzea eragin dezake. Beste batzuek adierazten dute eredu ekonomikoa birpentsatu behar dela, funtsezko jardueren garrantzian zentratuz, pertsonen zaintzak zentroan jarriaz eta beharrezkoa den susperraldi ekonomikoan ongizatea, ekitatea eta jasangarritasuna giltzarri izan daitezen. Guzti hau posible al da? Nola eragiten dio klima-aldaketak ekonomiari? Zein izan daitezke klima-aldaketaren aurrean ezer ez egitearen kostuak? Zeintzuk dira karbono gutxiko ekonomia baten onurak? Zer aldaketa egin behar dira trantsizio honetarako? Zein izan daiteke herritarren zeregina?
Iñaki Arto, Ekonomian doktore eta ingurumen-ingeniaritzan masterra, Basque Research Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai erakundean ikerlaria da.
Jarduera hau on line izango da, eta museoaren webgunearen eta youtube kanalaren bidez jarraitu ahal izango da. Zuzenekoan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena museoak hemen txertatuko duen lotura baten bidez.
Antolatzaileak: Cristina Enea Fundazioa, Donostiako Udala, San Telmo Museoa
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: