NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostia 2030 zikloa

Donostia inklusiboa? Ikuspegiak; Joseba Zalakain, Eva Salaberria, Ana Molina

Hizkuntza: Euskaraz

Nola ikusten duzu gaur etorkizuneko hiria? Urgullen magalean erakusketak Donostiaren iraganera begiratzen du, hitzaldi ziklo, honetan, aldiz etorkizunera begiratuko dugu: hausnarketak, erronkak, ereduak...

Hitzaldi honetako gaia: Donostiako herritarren zahartzea, migrazioa, inklusioa... Donostia pertsona guztientzako hiria al da? Donostiako herritarren zahartzea, migrazioa, inklusioa, zainketena bezalako zerbitzuen egoera... Esparru horien eta beste batzuen ikuspegitik eta begirada desberdinen bidez, hitzaldi honetan Donostia pertsona guztientzako hiria ote den galderari erantzuten saiatuko gara. Hori guztia etorkizunera begirako analisi batetik abiatuta egingo da, ondorioak 2030erako jarrita.

-Joseba Zalakain, SIIS Dokumentazio eta Ikasketa zentruko zuzendaria
-Eva Salaberria, Donostia Lagunkoia planaren zuzendaria Donostiako Udalean
-Ana Molina, Mestiza elkarteko presidentea.
-Moderatzailea: Garikoitz Agote, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendaria

Saioa euskaraz izango da gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.

Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean
jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Donostiako Estrategia Bulegoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: