NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Atzokoak gaur: Saskigintza

Saskigintza erakustaldiak

Iñaki Agirrezabala eta Lourdes Etxaniz artisauek klaustroan egingo dute lana, publikoaren aurrean, eta bisitariei euren lanbideari buruzko informazio guztia eskaintzeko prest izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Atzokoak gaur: Saskigintza programako jarduera.

Museoko sarrerarekin

Saskigintza

Saskigintzak garrantzia handia izan zuen mendeetan zehar; izan ere, ekoizten zituzten materialak, mota askotakoak, premia handiko produktuak ziren beste jarduera ekonomiko asko egiteko. Eremu guztietan -landa, arrantza, meatzaritza, industria, merkataritza eta etxe eremuetan– erabiltzen ziren landare zuntzen bidez egindako ontziak eta piezak. Elikagaiak garraiatzeko edo kontserbatzeko tresnak ziren, eta ez zitzaien garrantzi berezirik ematen. Materia organikoz eginda zeudenez, hondatu eta bota egiten ziren erabilgarriak izateari uzten ziotenean. Hala ere, gaurdaino iritsi diren aleak iraganeko garaiez hitz egiten diguten testigantza materialak dira. San Telmo Museoak material, forma eta funtzio ezberdineko saski bilduma garrantzitsua du bere funtsetan.

XX. mendearen hasieran, mota honetako ontzi eta objektuen eskari handiak saskigintzaren garapen ikusgarria ekarri zuen. Aitzitik, jarduera 1950eko hamarkadatik aurrera gutxitzen hasi zen, materia plastikoak sartu zirenean. Gaur egun, saskigintzaren lanbidea ia desagertu egin da gure lurraldean; artisau jarduera bat da, ezagutza bat, trebetasun bat eta lan teknika batzuk, denboran zehar galduz joan garena.

Gaur egun, beste bizi filosofia bat daramaten artisau produktuen eta produktu naturalen aldarrikapen bat ikusten ari gara, eta arreta handiagoa jartzen diegu jasangarritasunari eta baliabide naturalen erabilerari. Ildo horretan, San Telmo Museoaren helburuetako bat oraina ulertzen eta etorkizuna iraganaren ezagutzatik eraikitzen laguntzen duten proiektuak dira.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: