Aranzadiren XIX Arkeologia Jardunaldiak
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Otsailaren 23ko oharra: Jarduera hau hasieran, San Telmo Museoan zen izatekoa, baina Antzoki Zaharrera pasa da edukiera handiagoa izan dezan.
Solasaldia zuzenean ikusi ahal izango da internet bidez museoaren webgunean eta Youtube kanalean.
Juan José Millás ziur zegoen Lurreko azken neandertaletako bat zela, baina Juan Luis Arsuagarekin solasaldi batzuk egin ondoren, zalantza batzuk hasi zitzaizkion sortzen: paleontologoak esan zion homo sapiensa neandertalarentzako nola, txakurra otsoarentzako hala dela. Elkarrekin txakur-azoka bat, peluxe-denda bat, hornidura-azoka bat edo sex shop bat bisitatu dituzte, eta Historiaurrean bizi diren lekuetatik ibili dira. Topaketa horietatik "La vida contada por un sapiens a un neandertal" liburua, gure jatorriari eta bizitzaren misterioari buruzko liburua. Juan José Millásek Juan Luis Arsuagaren gogoetak murtxikatu ditu, irakurleari bere buru-argitasun handiarekin digerituta eta onduta eramateko.
Moderatzailea: Eva Caballero, kazetaria.
Solasaldia ikusteko gonbidapenak Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako lehiatiletan jaso ahal izango dira otsailaren 24tik aurrera, asteazkena, ordutegi hauetan:
Dagoeneko lekua erreserbatuta zutenek Antzoki Zaharrean ere lekua gordeta edukiko dute, baina gonbidapen berria jaso beharko dute ordutegi horietan.
Aranzadiren XIX. Arkeologia Jardunaldiei buruz
Antolatzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea
Laguntzailea: San Telmo Museoa
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2022 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: