Aldi baterako erakusketa eta bisita gidatuak
Erakusketa Sigfrido Koch Bengoechea argazkilari donostiarraren lanari buruzkoa da, bere familiak 2019an museoari dohaintzan eman zion argazki funtsetik sortua.
Erakusketak 65 argazki biltzen ditu, bi gaitan egituratuta. Lehenengoak "gerrako albuma" du ardatz, eta haren edukirik nabarmenena Euskal Herriko bonbardaketen ondorioen argazkiak dira; bigarrenak, berriz, País Vasco: Guipúzcoa liburuan argitaratutako argazki bukolikoak, nostalgikoak, agian, ditu ardatz. Juantxo Egañak eta Lee Fontanellak egin dituzte komisario lanak.
Bisita gidatu doakoak (erakusketarako sarrera bai eskuratu behar dela). Beharrezkoa da bisitarako tokia erreserbatzea web bidez. Epea apirilaren 1ean zabalduko da.
Erakusketaren inguruko informazio xeheagoa hemen.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduerak.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: