Museo bikotza; aldi baterako erakusketa
Erakusketa honen bitartez, Erlea Maneros Zabala artistak ondoan jartze bat proposatzen du, bere paisaia biografikoaren eta museoko testuinguruaren artean; horrela, espazio-denbora harreman deszentratu bat markatzen du, proiektuak hartzen duen prestakuntza-epean zehar egin duen ibilbide pertsonaletik beretik sortuta.
Pandemiak eragin dituen eta lan prozesuari gaineratu zaizkion baldintza ezohikoek bultzatuta, artistak zabaldu egin du gonbidapen honetan ezarritako esparrua, zenbait teknika are biziago erabiliz. Bide horretatik, museoko artxiboen inguruan hasitako ariketa lerratzen joan da, errealaren esparrura, momentuak berak sorrarazitako egoera mental eta fisikoari erantzunez.
Eta emaitza oszilazio dialektiko batean mugitzen da, bi objekturen eta horiek San Telmo Museoarekin duten harremanaren artean. Alde batetik, museoaren bildumako objektu bat dugu, erakusketan esangura berri bat hartzen duena; bestetik, museotik kanpo aurkitutako objektu bat, artistak dohaintza baten bitartez bilduman sartu duena.
Informazio gehiago erakusketaren atalean.
Antolatzailea: San Telm Museoa
Laguntzailea: Larrotxene Bideo
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: