NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Musika Garaikidearen XI. Zirkuitua; kontzertua

Kea ahots taldea

Oharra: kontzertuaren ordua aldatu egin da. Lehen 20:00etan zen, orain, 19:00etan.

Programa: Zurezko olerkia, Luis de Pablo

Zurezko Olerkiaren ernamuina 1972an hasi zen, Iruñako Topaketetan, De Pablo eta José Luis Alexancok zuzendu zuten abangoardiako artearen jaialdian. Han konpositoreak txalapartaren posibilitateak ezagutzeko aukera izan zuen Artze Anaien eskutik. Handik gutxira, De Pablok denboraldi luzeak eman zituen Kanadan konposizio eskolak emateko. Garai hartan, zinemarako  soinu bandak sortzen jarraitzen zuen bitartean, aurretik egiten zituenetatik oso ezberdinak ziren lan berri batzuetan murgildu zen, Amerika iparraldeko paisaia zabalek inspiraturik. Konpositore bilbotarrak betidanik erakutsi du mundu osoko musika kulturekiko interesa, eta Kanadan bertako indioen musika arkaikoak aurkitu zituen. Hauek zurezko eta hezurrezko instrumentuak erabiltzen zituzten perkusio gisa, eta bere buruan berehala sortu zen praktika horien eta txalapartaren soinuaren arteko identifikazioa. Horrela sortu zen Zurezko Olerkia, soinu-paisaia zabal bat, non txalaparta, neurri handi batean inprobisatua, zurezko perkusiozko beste instrumentu batzuekin nahasten den, soinu organikoen koltxoi bat sortuz, koruak inolako testurik erabili gabe ahoskatzen duen bitartean. Hitz bakar bat, "Askatasuna", pieza osorako material fonetiko gisa erabiltzen da. Emaitza, egilearen arabera, "norabide zentzurik gabeko meditazio luze bat da. Musika ez doa puntu batetik bestera, inguratzen gaitu, baso batek inguratuko gintuzkeen bezala, non ez dagoen biderik, zuhaitzak baizik. Ez da hipnosirik edo estasiarik bilatzen, baina agian niri baimenik eskatu gabe sartu dira". Zurezko Olerkia Bonnen (Alemanian) estreinatu zen 1976an eta ibilbide luzea izan zuen gero, Paris, Estoril, Madril edo Saintes bezalako hirietatik igaroz. Oraingo honetan, duela 20 urte lana grabatu zutenek interpretatuko dute: KEA, Enrique Azurzak zuzentzen duen ahots taldea, lau perkusio jotzailerekin eta Ander Sanchez eta Bittor Pastor txalapartariekin batera.

Sarrerak salgai museko leihatilan azaroaren 10etik aurrera.

Musika Garaikidearen XI. Zirkuituaren barruan programatutako kontzertua.

Kontzertua elizan izango da.

Antolatzailea: Musikagileak
Laguntzailea: San Telmo Museoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: