NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Museoaren berrirekitzea

Sorkuntza jarduera; Koldobika Jauregi, Susana Cencillo

  • Ekainak 02 | 11:00-12:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

San Telmo Museoak ateak berriz irekiko dituela ospatzeko musika eta plastika uztartzen dituen sorkuntza jarduera, klaustroan, SK efimeroak-ekin, Koldobika Jauregi eta Susana Cencillorekin. 

Ordubetez, Koldobika Jauregi artistak 5, 2 x 3,4 metroko triptiko sinboliko bat sortuko du zuzenean, ehunezko elementuekin. Triptikoak San Telmoko suari buruzko erreferentziak ere izango ditu. Bien bitartean, Susana Cencillo soinujolea Koldobika Jauregirekin arituko da, atmosfera eta egitura ezberdinak sortuz, instrumentuaren soinu baliabide ezberdinak aztertuz, oraingoan, San Telmo Museoko klaustroaren sonoritate konkretuan pentsatuz. Euskal doinuak oinarri hartuta, Aita Donostiaren preludio batzuk bezala, edo erritmo jakin batzuk azpimarratuz, hala nola zortzikoa, obraren amaierara arte eramanez. Azken batean, ekintza artistikoa sonorizatuz, eskultorearekin komunikatuz.

Horrela deskribatzen dituzte SK efimeroak beren sormen ekintzak: "Hari narratiboa ikuskizunean zehar egiten den grafikoa da, ikusizko euskarri batekin, elementu guztiak elkarlotuz; gure ekintzetan pentsamenduaren kultura bat sortzen da, sakonki begiratzera, sakon pentsatzera, interpretazioak egitera, perspektibak aintzat hartzera, konektatzera, konplexutasuna aurkitzera eta ondorioak ateratzera gonbidatzen duten egoerak. Testuinguru soziala, giroa, historia eta ideiak uztartu egiten dira, sormena eta pentsamendua sustatzeko probokazio ezin hobea bihurtuz. "

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: