NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Europar Elkarrizketak on line

La Europa de la gente; Alberto Alemanno, Daniel Innerarity

    Maiatzak 07 | 18:00 | DK ON!
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz

 

Koronabirusaren krisia dela eta, aurreko krisialdi ekonomikoan bezala Europar Batasunaren gehiegizko esku-hartzea deitoratu ordez, kritikak esku-hartze eskasera bideratu dira. Horrek esan nahi du Europako herritarrek ulertzen dutela, inplizituki behintzat, EB krisi mota hori tratatzeko instantzia bat dela? Lehen erreakzioak kritikak izan diren arren, ondoriozta dezakegu krisi honen ondorioetako bat Europaren politizazioa izan dela?

Alberto Alemanno: Jean Monnet Komunitate Zuzenbideko katedraduna Parisko HECen. Bruselan egoitza duen The Good Lobby enpresa zibikoaren sortzaileetako bat da.

Daniel Innerarity: Filosofia Politikoko katedraduna, "Ikerbasque"ko ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean. Gobernantza Demokratikoaren Institutuko (Globernance) zuzendaria.

Saioen dinamika

Aurrez aurreko jarduera guztiak bertan behera geratu direnez koronabirusaren ondorioz, oraingo honetan egoera berrietara egokitu eta on line formatuan burutuko ditugu, denbora errealean.

Plataformak jendearen parte-hartzea ahalbidetuko du. Zuzenean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Museoko youtubeko kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da, baita museoaren webgunean (hemen) eta Globernance-n ere, izena eman beharrik gabe, baina kasu honetan ezin izango da zuzenean parte hartu.

Izena emateko aukera jadanik irekita dago, honako estekan

Europar Elkarrizketak zikloko hurrengo saioak

European Dialogues zikloa, San Telmo Museoak eta Globernancek antolatua, Europak dituen erronken inguruan hausnartzeko jaio zen. Aurten coronavirusak eragindako krisia aztertuko dute hiru ikuspegi ezberdinetatik:

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Globernance

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: