NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Hitzaldia

Ni posthumanos ni transhumanos: tecnopersonas; Javier Echeverría, Lola S. Almendros

    Azaroak 10 | 19:00 | San Telmo Museoa - Ikusi Google Maps-en
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Javier Echeverría, Jakiunde
Lola S. Almendros, CSIC, CCHS

Ugaritu egiten dira posthumanoei eta transhumanoei buruzko proposamenak. Ia guztiak antropozentrikoak dira, gizakien hibridazioa eta hobekuntza lehenesten baitituzte. Gaur egun, ordea, transhumanoak gure espeziea ustez hobetuko lukeen profezia bat baino ez dira, eta laborategi eta enpresa teknozientifikoetan, berriz, tekno-animaliak eta tekno-begetalak ugari dira; horien ustezko hobekuntzak, batez ere, ekonomikoki emankorragoak eta errentagarriagoak bihurtzea dira, patentatzen dituztenentzat.

Robotak ere ugaltzen ari dira eta ugaritzen jarraituko dute (4-0 industria), cyborg izan gabe teknopertsonak sortzen baitituzte, ez baitira organismo biologikoak, teknogorputzak baizik, nolanahi ere. Donna Harawayren proposamena ekarpen handia izan zen XX. mende amaieran. Gaur egun, proposamen hori teknopertsonaren nozioak zabaldu eta hobetu dezake, organismo indibidualentzat balio baitu, baina baita organismo kolektiboentzat ere (enpresak, elkarteak, erakundeak). Izan ere, horiek gero eta automatizatuago funtzionatzen dute, hau da, datuetan oinarritutako teknopertsona gisa (Big Data, hala badagokio). Sare sozialek adibide asko ematen dituzte.

Laburbilduz: tekno- aurrizkia post-, trans- eta ziber- aurrizkiak baino hobea da, egungo mundua interpretatzeko eta kritikoki aztertzeko orduan. Teknobotereek eta teknopolitikak teknopertsona bihurtzen gaituzte, gure datuekin lan egiten duten algoritmo, software eta teknozeinu sistema desberdinei esker. Bestalde, teknologia informatibo eta digitalek errotik eraldatu dituzte hizkuntzak, irudiak eta soinuak. Egungo teknologia, teknoirudia eta teknosoinua une honetan dauden hiru teknopertsona mota handien euskarri dira: organismoetatik datozenak, adimen artifizialak sortutakoak eta literatura, zinema eta bideojokoak bezalako arte sortzaileen emaitza direnak. Aurre egin beharreko erronka teknopertsonen eskubideak sustatzea da.

HItzaldia hau museoak antolatutako Transhumanismoa. Giza makinak zikloaren parte da.

Ikusi hemen zikloaren egitaraua (PDF)

Antolatzaileak: Jakiunde, San Telmo Museoa
Laguntzailea: Cadena SER

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: