NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Zientzia eta gizartea bidegurutzean. eztabaida dezagun; hitzaldi-tailerra

Fabrikazio aurreratua. Miniaturizazioarekin eta automatizazioarekin lanean

  • classic
  • Urtarrilak 30 | 19:00 | San Telmo Museoa - Ikusi Google Maps-en
  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Urtarrilaren 13ko oharra: programazio doikuntzak direla-eta, jarduera hau otsailaren 20an izango da.

Etorkizuna ate joka dugu eta erronka berriak sortu dira: Mikro eta nano-materialekin lan egitean segurtasuna arriskuan dago? Mikro- eta nano-fabrikaziorako beharrezko teknologiak eta metodologiak ere iraultzarik ekar lezake? Fabrikazio automatizatuak eta pertsonen arteko harremanak nolakoa izan behar luke?

Zientzia eta gizartea bidegurutzean. Eztabaida dezagun

Lau mahai-inguru egingo ditu Elhuyarrek helburu honekin: gizartean kezka sortzen duten gaiak plazaratzea, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin, eta herritarrekin batera eztabaidatzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.

Saio bakoitza gai jakin bati buruzkoa izango da, eta, zeharka, denetan landuko dira ingurumena, berdintasuna eta hizkuntza. Hiru adituk parte hartuko dute saio bakoitzean, gaiari buruz duten ikuspegia eskaintzeko, eta herritarren parte hartzea ere bultzatuko da, Elhuyarreko kide batek gidatutako dinamika baten bitartez.

Informazio gehiago hemen

Hizkuntza: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egongo da.

Antolatzailea: Elhuyar
Laguntzailea
: San Telmo Museoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: