Hizkuntza: Gaztelaniaz
Artzaintzaren inguruko ikus-entzunezko berria jarri du museoak erakusketa iraunkorreko "Tradizioak bizirik dirau" atalean. Bertan artzaintzarekin lotutako aspektuak errepasatzen dira Fermin Leizaola etnografoaren parte hartzearekin: ofizioaren aldaketa, ezaugarriak, artzainen bizimodua...
Ikus-entzunezkoa proiektatuko dugu eta ondoren Fermin Leizaolak gaiaren inguruko hitzaldia eskainiko du.
Bideoaren egilea: Morgancrea
Bideoaren iraupena: 10 min.
Ikus-entzunezkoa erakusketan txertatuko dela baliatuta, haurrentzako eta publiko guztientzako jarduerak egongo dira museoan Pazko Astean artzaintzaren munduaren inguruan.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2022 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: