Heriotza. Ante la muerte; Hitzaldia
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Hitzaldiak hiru zati izango ditu. Lehenean grafikoki erakutsiko da nolakoa den giza bizitza, orokorrean. Jaio egiten gara, erdikurba bat deskribatzen da eta hil egiten gara. Datu hori enpirikoa da eta ukatzen zaila, nahiz eta batzuek dioten adimen artifizialarekin hilezkortasun mugagabea lortuko dugula. Bigarren zatian heriotzaren aurreko unean geratuko gara, non gerta litekeen mina jasatea. Hor dago eutanasiaren inguruko eztabaida. Azkenik, heriotzari aurre egiten diogu. Batzuei hobeto bizitzeko balio die; beste batzuei ezinegona sortzen die maiteen galera eta geure buruarena. Beldur horiek uxatzeko edozein teknika ongietorria izango da.
Moderatzailea: Javier Echeberría, filosofoa
Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: