NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Elkano zikloa

Origen y trascendencia de algunos mitos en torno a la primera vuelta al mundo, Xabier Alberdi

  • Otsailak 05 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Lehen mundu biraren inguruan sortu diren mitoen jatorria, garapena, zabalkuntza eta traszendentzia gainbegiratuko dira, batez ere, Elkanoren, Magallanesen eta Victoria ontziaren ingurukoak. Mito horiek interes ezberdinengatik sortu eta mantendu dira mendetan zehar. Mitologia horrek adierazten du lorpenak izan zuen eta duen pisua mendebaldeko pentsaera eta kulturetan, eta, aldi berean, gertakari historikoen ezagutza indargabetu du. Oro bat, komeni dena ez da mitologia hori deuseztea, baizik eta identifikatzea eta gertakari historikoengandik bereiztea, bidaiaren inguruan kontaketa ahalik eta zuzenena eraiki dadin, barnebiltzen eta baloratzen dituena oinarrizko aspektuak, maiz,  historiografiak bigarren planora eraman dituenak.

Xabier Alberdi Lonbide (Zarautz, 1969-V-18), Deusto Unibertsitatean Historian lizentziatua (1992). Albaola Elkartearen Ikerketa Saileko zuzendaria da eta Donostiako Untzi Museoan zuzendari zientifikoa. Horrez gain, Elkano Fundazioan aholkularia da eta hainbat ikerketa historiko-arkeologiko garatzen ditu. Argitalpen ugari kaleratu ditu, horien artean azpimarraztekoa da doktore tesia Conflictos de intereses en la economía marítima guipuzcoana durante la Edad Moderna. EHU-UPV, 2012. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea ere bada.

San Temo Museoak Elkanoren mundu-birari programazio zikloa abiatu zuen 2018an. Aurten 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela. 2019an zehar hitzordu askok urteurren hori gogoratuko duten arren, San Telmo Museoak programazio ildo bat eskaini nahi izan dio mugarri historikoari iaztik hasita, besteak beste, Elkanoren bizitzan, mundu-biran eta horrek gizartearen eraldaketan izan zuen eraginean sakontzeko. 

Elkano zikloari buruzko informazio gehiago

Antolatzailea: San Telmo Museoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: