Aldi baterako erakusketa
Erakusketako pieza nagusia Arrikrutzeko koban (Oñati, Gipuzkoa) berreskuratutako haitzuloetako lehoiaren hezurdura da, Iberiar Penintsulako handiena. Hortik abiatuta, animalia horiek eta beren garaia, Pleistozenoa, ezagutzeko aukera eskaintzen du erakusketak.
Lehoi horiek, gaur egungoak baino handiagoak, “haitzuloetako lehoia” (Panthera spelaea) deritzon espeziekoak ziren. Gure arbasoak felido handi horiekin bizi izan ziren, lezeetako askotako hormetan marraztu edo grabatu zituzten eta estatua txiki batzuetan irudikatu.
Erakusketari buruzko informazio gehiago
Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Museo de la Evolución Humana, Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa).
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: