Euskararen Eguna
Hizkuntza: Euskara
Errezitaldi-solasaldia izango da, alegia, moderatzaileak galdera batzuk planteatuko dizkie solaskideei, bien arteko hizketaldirako, eta horrez gain, poemak errezitatuko dituzte tartekatuta, gai edo bloke bakoitzaren hasieran.
Parte hartzaileak:
Lizar Begoña, euskal poeta da, 2022an Igartza Saria irabazi zuen Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin eta 2020an Donostia Kultura Poesia Lehiaketa Aro beilegia poesia-liburuarekin.
Elena Olave, euskal poeta da. Artearen Historian graduatua Gasteizko EHUn. 2020an Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauxeta poesia saria irabazi zuen, 35 urtetik beherakoen kategorian, Zeldak-Gorputz honetatik poema-bildumagatik.
Ibon Egaña, euskal idazlea da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean.
Jarduera hau Euskararen Eguneko programazioaren parte da.
San Telmo Museoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: