NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Agora K2050

¿Qué pasa con la energía?

Antxon Olabe, Beatriz Corredor, Cristina Monge

  • Abenduak 01 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Mapa bat egingo bagenu energia nork, noiz eta non ekoizten duen, eta nork, noiz eta non kontsumitzen duen jakiteko, gizartearen mapa oso zehatza izango genuke. Energia da gure eredu sozioekonomikoa eraikitzeko erabiltzen den bektore handietako bat. Gaur egun, eta ahalik eta modurik txarrenean, gerra baten bidez, geopolitikak protagonismoa berreskuratu du Ukrainaren inbasioaren eskutik, eta eragin handia izan du munduko ekonomian, energiarekin duen erlazioagatik.

Aldi berean, zientziak gero eta argiago eta irmoago erakusten duenez, premiazkoa da trantsizio ekologikoaren mekanismoak azkartzea. Tenperaturaren igoerari buruz ezagutzen ditugun datuak kezkagarriak dira, baina etorkizuna ez dago idatzita eta gauzak hobetzeko daukagun marjina izugarria da. Mundua energiaren ordena berri baterantz doa, eta horrek XXI. mendea larrialdi klimatiko eta ekologikotik pentsatzea eskatzen du.

Solasaldi hau Agora K2050 zikloaren baitan burutuko da. Gure gizartearentzat interesgarriak diren gai garaikideak jorratzen ditu, orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazioak zabalduz.

Parte hartzen dute:

Beatriz Corredor, Red Eléctrica de España taldeko lehendakaria (Redeia)

Antxon Olabe, klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko aholkularia Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako presidenteorde eta ministroaren Kabinetean.

Cristina Monge, analista politikoa, trantsizio ekologikorako gobernantzan ikertzailea

Antolatzen du:

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: