NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Women are Beautiful

Garry Winogrand

  • Azaroak 12 - Urtarrilak 29 | Asteartetik igandera: 10:00 - 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en

Komisarioa eta bildumagilea: Lola Garrido

Garry Winogrand (New York, 1928-1984) XX. mendeko Ipar Amerikako argazkigintzaren berritzaile handienetako bat da. Argazkigintzak errealitatea zuzenean hartzen zuen garaian, Winogrand amerikar estilo berriaren ordezkarietako bat izan zen, eta bide berriak ireki zituen Street Photography izenekoan. Bere lanak, Robert Franken lanaren eragin handia izan zuenak, inork ez bezala azaltzen jakin zuen 60ko eta 70eko hamarkadetako eraldaketa sozial femeninoa, emakumearen emantzipazioa eta gizartean zuen rol berria islatzen duten emakumeen erretratuekin.

Lola Garrido bildumagile donostiarrak 1994an eskuratu zuen seriea (85 irudi) enkantean, eta azken urteotan hainbat erakusketa zentrotan aurkeztu da.

Bildumagile, komisario eta kritikaria, Lola Garridok (Donostia, 1949)  artearen munduan garatu du bere ibilbide osoa. Filosofian lizentziatua, 1985ean Arte Ederren Zirkuluan Bideo Artearen Lehen Jaialdi Nazionala antolatu zuen, eta Madrilgo Erkidegoko kultura-aholkulari gisa, Isabel II.aren Kanaleko Erakusketa Aretoko zuzendari gisa eta Banesto Fundazioko Proiektu Berezien zuzendari gisa lan egin du. Zazpi urtez Foto Colectania Fundazioaren Zuzendari Artistikoa izan zen, eta bere aldizkaria 2004an jarri zuen abian. Aitzindaria izan zen argazkigintzako bildumagile gisa Espainian, 1.000 pieza baino gehiago bildu ditu eta bere bilduma hainbat museotan erakutsi da. Kritikari gisa parte hartzen du hainbat komunikabidetan eta artearen merkatuko artean eta ekonomian espezializatutako argitalpenetan. Gainera, bildumagintzari, arteari eta merkatuari buruzko hitzaldiak eman ditu Frantzian, Italian eta Espainian, eta hainbat sari nazionaletan parte hartu du epaimahaikide gisa.

Hitzaldia: La trilateral del gusto. Aproximación al coleccionismo y la economía del arte. Lola Garrido (Abenduak 20)

Women are Beautiful. Garry Winogrand erakusketaren inguruko informazio gehiago.

Antolatzen du:
Laguntzen du:

Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: