NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Joxean Artzeri omenaldia; ekitaldia

Joxean Artzeri omenaldia

    Apirilak 24 | 20:00 | San Telmo Museoa - Ikusi Google Maps-en
  • Iraupena: 60 minutuak
  • Sarrerak: Gonbidapenarekin


OHARRA: omenaldirako gonbidapenak agortuak daude, baina ekitaldiaren egun berean, 19:00etan, gonbidapen batzuk gehiago eskuratzeko aukera egongo da. Gainera, saioa streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen.

Joxean Artze (Usurbil 1939-2018) idazle eta poetari eskainitako omenaldia antolatu dute San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak musika, poesia eta dantza uztartuko dituen ekitaldi batean. Hala, sortzailearen unibertsoa gogora ekarriko dute.

  • Errezitatzaileak: Ramon Agirre, Miren Aranburu
  • Dantza: Malandain Ballet Biarritz: Gaël Domenger, koreografoa eta dantza; Aureline Guillot, dantza; Mizel Théret, koreografoa eta dantza.
  • Musikariak eta abeslariak: Maddi Oihenart: ahotsa; Mixel Arotze, ahotsa; Mixel Etxekopar, ahotsa, txirula; Beñat Axiary,  ahotsa; Julen Axiary,  ahotsa; Pedro Soler, gitarra.
  • Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa; Loreto Fdez. Imaz, organoa; Sorkunde Idigoras, viola da gamba
  • Abesbatza: Ensemble Vocal Donostia
  • Txalaparta: Zuaznabartarrak
  • Proiekzioak: Morgancrea
  • Zuzendaritza: Alberto Lizarralde, Asun Lasarte, Carlos Rodríguez.

Ekitaldia museoko elizan izango da.

Gainera, omenaldia borobiltzeko, apirilaren 18tik maiatzaren 20ra berriz jarriko du Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko erakusketa, 2015ean aurkeztu zuena eta Morgancreak ekoiztutakoa.

Antolatzailea: San Telmo Museoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: