NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Lihoa: lore urdinetik mihisera; Koldobika Jauregi

San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.

Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, artista tailerrak antolatu ditu.

Koldobika Jauregirekin artista tailerra

Lihoa ehuteko behar diren tresna tradizionalak baliatuta, prozesuaren zati bat gertutik ezagutuko dute bertaratutakoek. Gainera, Koldobika Jauregiren laguntzaz, lehen egunean liho olioarekin oleo koloreak egingo dituzte, eta, bigarrenean, horiekin mihisean margotuko dute.

Publiko ororentzako tailerra.

Tailerra klaustroan izango da, eta museorako sarrerarekin parte hartu ahal izango da.

Jarduera gehiago

Ikusi programazio honekin lotutako erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak.

Antolatzailea: San Telmo Museoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: