NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

"Ehunak ehun lan" haurrentzako tailerrak

Hizkuntza: Euskaraz

San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.

Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, haurrentzako tailerrak antolatu ditu.

Haurrentzako tailerrak

Lihoa ehuteko prozesuaren zati bat gertutik ezagutzeaz gain, prozesuan era sortzailean murgiltzeko aukera edukiko dute haurrek tailer ezberdinen bitartez.

  • 4an, 11:00etan: Xaboi tailerra
  • 5ean, 11:00etan: Zentzumen tailerra
  • 6an, 11:00etan: Gurutze-puntu tailerra

Adina: 6-10 urte
Prezioa haur bakoitzeko: taller bat 3 €, bi taller 5 €, hiru taller 7,5 €.
Klaustroan izango dira tailer hauek

Jarduera gehiago

Ikusi programazio honekin lotutako erakustaldiak eta Koldobika Jauregiren artista tailerrak.

Antolatzailea: San Telmo Museoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: