NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

"Ehunak ehun lan" erakustaldiak

  • classic
  • Apirilak 04 - Apirilak 08 | San Telmo Museoa - Ikusi Google Maps-en
  • Hizkuntza: Ele bitan
  • Iraupena: 60 minutuak

San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.

Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, erakustaldiak antolatu ditu museoak Dina-7 Kultur Elkartea-Larraulgo Ekomuseoaren lankidetzan.

Erakustaldiak

Museoko klaustroan lihoa era tradizionalean sortzeko erabiltzen ziren tresnak jarriko dira, 40tik gora, eta horiek baliatuta, liho oihala sortzeko prozesu osoa jendaurrean egingo dute, hasieratik bukaerara.

4an eta 5ean, 17:00
7an eta 8an, 11:00

Erakustaldien hitzorduetatik kanpo, Dina-7 Kultur Elkarteko kideren bat egongo da erakustaldia egiteko piezak dauden lekuan bisitarien zalantzak argitzeko, ordutegi honetan: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.

Oharra: museorako sarrerarekin ikusi ahal izango dira erakustaldiak

Jarduera gehiago

Ikusi programazio honekin lotutako haurrentzako tailerrak eta Koldobika Jauregiren artista tailerrak.

Antolatzailea: San Telmo Museoa, Dina-7 Kultur Elkartea-Larraulgo Ekomuseoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: