NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Paisaia, lurraldea eta identitatea; F. Clavarino, A. Van Der Molen, J. Cazenave

    Apirilak 27 - Apirilak 29 | San Telmo Museoa - Ikusi Google Maps-en
  • Prezioa: 80 EUR
  • Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntzan

San Telmo Museoak eta Gabriela Cendoya Bergareche Collectionek argazkilaritza tailerra antolatu Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotuta.

Tailerraren azalpena

Hiru egunez, Awoiska van der Molenek, Federico Clavarinok eta Jon Cazenavek, nazioarteko proiekzioa duten artistek, hausnarketa bat proposatuko diete parte-hartzaileei argazkilaritzaren bidez paisaia irudikatzeko moduei buruz. Bide teoriko eta praktikotik ez ezik, zentzumenen eta emozioen bideetatik ere eramango dituzte parte-hartzaileak. Partekatzen dugun espazioa eta, aldi berean, gurea bezala sentitzen duguna da inguratzen gaituen lurraldea, gure sorlekua, guri dagokiguna, eta horren inguruan, hain zuzen, sortzen zaizkigu galderak. Tailerraren helburua ez da argazki-liburu bat sortzea, baizik eta argazkilaritzaren bitartez paisaia aztertzea, hausnartzea eta ikertzea, sentitzea, besarkatzea eta atzematea, kartografiatzea, eragitea eta sortzea, eta haietara heltzeko prozesu analitiko, aktibo eta gogoetazko bati jarraituko diogu, eta laborategi bat sortuko dugu irudietan sakontzeko. Van der Molen, Clavarino eta Cazenave, bakoitzak bere ezaugarriekin eta metodologiarekin, paisaiari eta lurraldeari lotutako ibilbide berari jarraitzen diote, esperientzia, bilaketa eta ikerketarako leku gisa hartuta.

Hiru tailerrak aldi berean garatuko dira. Hala, parte-hartzaile bakoitzak bere kezka edo interesetara gehien hurbiltzen den egilearen tailerrean emango du izena, eta goizeko saioak bereiz emango dira. Hala ere, arratsaldeetan, hiru tailerrak bat eginda, atal garrantzitsu bat izango da, elkarrizketari eta ideien trukeari eskainia. Hortaz, irekiak izango dira tailerrak, eta gai beraren inguruko hiru ikuspegi eskainiz aberastuko dira. Gainera, arratsaldeko saioetan, portfolioen ikustaldi bat eskainiko da, hiru egileen artean bateratua izan daitekeena.

Tailer bakoitzeko plazak mugatuak dira (bakoitzeko 12 parte-hartzaile gehienez).

Hizkuntza: Jon Cazenaveren eta Federico Clavarinoren tailerrak gaztelaniaz izango dira, Awoiska Van Der Molenena, aldiz, ingelesez (laguntzaile bat izango du parte-hartzaileei hizkuntzarekin lagundu ahal izateko).

Tailer bakoitzaren deskribapena

Ordutegia

  • Ostirala, apirilak 27: 9:30-14:00 / 16:00-18:00
  • Larunbata, apirilak 28: 9:30-14:00 / 16:00-17:30
  • Igandea, apirilak 29: 10:00-14:00

Izen-ematea

Eskatzaile bakoitzak email bakar bat bidali behar du bibliosantelmo@donostia.eus helbidera, ondoko dokumentazioarekin:

  • Izen osoa, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia
  • Portfolioa (10etik 20ra argazki)
  • Motibazio-gutun bat, zein tailerretan izena eman nahi duen adieraziz
  • CVa

Eskaerak bidaltzeko epe-muga LUZATUA: 2018ko apirilak 10. Jasotako eskaera guztiak aztertuko dira eta email bidez ziurtatuko da asistentzia, apirilaren 16rako.

Matrikula: 80 euro.

  • % 10eko deskontua Donostia Kultura txartela edota STM bazkide-txartela aurkeztuta.
  • San Telmo Museoak tarifa-murrizketa eskaintzen du ondoko kasuotan, dagokien ziurtagiriak aurkeztuta: ikasleak, langabeak.

Behar teknikoak

  • Kamera digitala edo kameradun mugikorra
  • Eskuko ordenagailua argazkiak deskargatzeko
  • Pendrivea
  • Oinetako erosoak

Esteka baliagarria

Hitzaldiak

Tailer hauek gidatzeaz gain, hiru argazkilariek publiko ororentzako hitzaldiak eskainiko dituzte apirilaren amaieran. Saiook doakoak izango dira, sarrera librearekin lekuak bete arte.

 

 

San Telmo Museoak eta Gabriela Cendoya Bergareche Collection

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: