NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Indésirables

Un enero en Moscú: Las mujeres y el gulag

Mónica Zgustova

  • Abenduak 14 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Oharra

Hitzaldia streaming bidez emitituko da

Gulagean egondako emakumeen gaia nahiko ezezaguna da gure gizartean. Auzolandegietako gizonen historiak askoz gehiago iritsi dira gure kontzientziara. Milioika emakume izan ziren gulagean, eta ez sobietarrak bakarrik, baita beste herrietakoak ere. Juduen ehunekoa neurrigabea izan zen, baita gizonen artean ere. Gizon gehienek ez bezala, emakume presoen biziraupena, politikoak zein komunak, adiskidetasunean oinarritzen zen. Baina badira emakumeak bizirik irautea eragin zuten beste osagai batzuk ere. Zergatik atxilotu zituzten? Zer moduz moldatzen ziren lehen egunetan? Ohitu al zaitezke gulagera? Zer da atxilotu bati itxaroten dion gauzarik okerrena? Nolakoa da gulagaren ondorengo bizitza?

Pragan jaio arren, Monika Zgustova Espainian bizi da laurogeiko hamarkadaz geroztik. Idazle, itzultzaile eta kazetaria da (El País Opinión, El País Semanal, Wall Street Journal eta CounterPunch, besteak beste), eta berrogeita hamar bat itzulpen ditu, txekieratik eta errusieratik. Fikziozko hamar libururen eta ez-fikziozko hiruren egilea da eta hainbat sari literario jaso ditu. Bi antzezlan estreinatu ditu eta Tsvetáieva eta Ajmátovaren itzulpenen poesia errezitaldiak eman ditu. Bere lana hamar hizkuntzatan argitaratu da, tartean ingelesa, alemana eta errusiera. Bere azken eleberria Nos veíamos mejor en la oscuridad (Galaxia Gutenberg, 2022) da.

Moderatzailea: Piedad Solans, Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak erakusketaren komisarioa.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: