NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gure gizartearen erronkak

Crisis de civilización, ¿hay alternativas?

Santiago Alba Rico, Daniel Innerarity, Cristina Monge

  • Urriak 18 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Jardunaldi honetan zibilizazio-krisiaren ideiari buruz eztabaidatu nahi da, bizi ditugun ziurgabetasunei buruzko pentsamendu kritikoa proposatzeko zailtasunaren adierazpen gisa, bai eta esparru politiko-sozialean erantzun eta proposamenak aurkitzeko zailtasunaren adierazpen gisa ere, gehienentzat osasungarriagoak eta desiragarriagoak diren ikuspegi ekonomiko eta sozialetarantz.

Santiago Alba Rico idazlea, saiakeragilea eta filosofoa da. Filosofia, antropologia eta politika bezalako diziplinei buruzko saiakera-liburuak argitaratu ditu, baita antzerki-lanak eta haur-literatura ere. Hainbat aldizkari eta komunikabideetako kolaboratzailea da, hala nola El País, Gara, Archipiélago: Cuadernos de crítica de la cultura, Rebelión, edo Kataluniako Ara egunkaria.

Daniel Innerarity filosofia politikoan katedraduna da, Ikerbasque ikertzailea EHUn eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria. Le Nouvel Observateur aldizkari frantsesak munduko 25 pentsalari handien zerrendan sartu zuen 2005ean. El País, El Correo/El Diario Vasco eta La Vanguardia egunkarietan iritzi-artikuluak idazten ditu.

Cristina Monge soziologo eta politologo aditua da gizarte-mugimenduetan, larrialdi klimatikoan eta trantsizio ekologikoan. Soziologiako irakasle elkartua Zaragozako Unibertsitatean eta UNEDen. +Democracia.7 plataformako lehendakaria, Ekologia eta Garapena Fundazioa (ECODES) edo Renovables Fundazioa bezalako erakundeei aholkularitza ematen die. Analista politiko gisa argitaratzen du Green European Journal, El País, Cadena SER, Infolibre edo TVEn.

Antolatzen du:
Laguntzen du:

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: