NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna III

Musika eta zinema: akordeak eta desakordeak; Joserra Senperena, Anari, Amaia Zubiria

  • classic
  • Irailak 15 | 18:00 | San Telmo Museoa - Ikusi Google Maps-en
  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Zer litzateke zinema musikarik gabe? Schopenhauerrek zeritzon "borondatearen lengoaia" hartuko dugu hizpide, musika baita beste lengoaiek baino hobeto emozioak komunikatzen dakiena, eta edozein filmaren osagai nagusia. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio badu, musikaz lagundutako irudiak askoz enpatia handiagoa lortzen du ikuslearengan.

  • Anari, kantari eta sortzailea, Azkoitian jaioa, Bidehuts diskoetxearen sortzaileetako bat. Bere bost albumek kritika bikainak jaso dituztelarik, euskal kultura garaikidean artistarik eraginkorrenen artean dugu.
  • Joserra Senperena, piano jolea eta musikagile donostiarra da. Piano klasiko eta jazz ikasketak egin zituen. Musikagile lana esparru anitzetan zabaldu du: pop-rock estiloan, baita zinea, antzerkia edota literaturarekin uztartuz.
  • Amaia Zubiria, Gipuzkoako Zubietan jaiotako kantaria, euskal folk musikan ikur nagusietako bat. Xabier Lasa eta Pascal Gaigne-rekin batera, 1980 eta 1990tako hamarkadako hainbat filma garrantzitsuetan parte hartu zuen.

Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha (UPV/EHU)

Zinema-Noema elkarrizketak zineak filosofiarekin duen harremanaz hitz egiteko hainbat aditu biltzen dituen mahai inguru zikloa da. 

Oharra: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egongo da.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: