NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Museo Bikoitza

Paperezko inperio baten atlasa

Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum, 2022/2023

© Oskar Moreno
© Oskar Moreno
  • Uztailak 28 - Uztailak 28 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en

Azken urtean zehar Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum bikote artistikoak egindako lanaren emaitza da instalazio hau.

Paperezko inperio baten atlasa tituluarekin San Telmo Museoko artxiboaren mapa bilduman espedizio bat egiteko tresna sortu dute. Dokumentu bakoitzean zehar kamera bat mugitzen duen beso robotikoa, ehunka lehen plano hartzen dituen bitartean. Lan horren emaitza museoko elizan dagoen instalazioan ikus daiteke. Irudien bereizmena hain da handia, ezen begi hutsetik ihes egiten duten xehetasunak bereiz baitaitezke: paper-zuntzak, litografoaren hatz-marka bat edo sits batek sortutako zuloak.

Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976)  eta Klaas van Gorkum (Delft, Holanda 1975) bikote artistiko dira 2001etik. Bere praktika arkeologia esperimentalarekin pareka daiteke. Existitzen diren objektu eta dokumentuen esanahi soziala aztertzen dute, hauek bereganatuz eta beste testuinguru batean erreproduzituz. Erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan parte hartu dute, besteak beste gune hauetan: Gasteizko Artium Museoa; Bartzelonako ADN Plataforma; FRAC-Aquitaine Bordelen; Leongo MUSAC; Tabakalera Donostian; Vienako Kunsthalle Exnergasse; Fabra i Coats Bartzelonan; Amsterdameko De Appel; edo Konsthall C Stockholmen.


Deskargak:
Folletoa [PDF]

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: