Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta beste urte batzuetan bezala, San Telmok eguna bertan ospatzera gonbidatzen ditu bisitariak.
Aurten ospakizuna maiatzaren 16an eta 17an egingo du San Telmok, 18a, astelehena izanik, museoa itxita egongo delako. Egun horietan museorako sarrera doakoa izateaz gain, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen musika emanaldiak egongo dira.
Ikasleek eskainitako musika errezital laburrak elkar-lotuz instrumentuen tinbre anitzak espazio berean entzutea ahalbidetuko da, kolore eta melodia ugari sortuz.
Estilo zein konposagile ezberdinen obrak interpretatuko dituzte, opera aria, lied edo zarzuela erromantzak besteak beste.
Antolatzen du:WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: