NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Atzokoak gaur: Artisau papergintza

Iker Azurmendi
Iker Azurmendi
  • Martxoak 27 - Apirilak 12 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Prezioa: 10 / 4 / 0 € EUR
  • Sarrerak

Aste Santuko oporretan museoak Atzokoak gaur programa jartzen du abian euskal lanbide tradizionalak ezagutzera emateko eta balioesteko.

Aurten papera izango da egitasmoaren ardatza. 105. urtean Txinan asmatu zutenetik, papera mundu osoan idazketa-euskarri gisa finkatu da. Ura behar-beharrezkoa da papera fabrikatzeko, eta energia hidraulikoaren eskuragarritasuna izan zen, hain justu, Euskal Herrian papera egiteko lehen errotak sortzea bultzatu zuena, XVIII. mendearen amaieran. Horretarako, kasu batzuetan antzinako burdinolen azpiegiturak berrerabili zituzten.

XIX. mendearen erdialdean fabrikazio mekanikoak pixkanaka ordezkatu zituen eskuzko errotak, baina eskuz egindako paperarekiko interesak bizirik dirau, eta Atzokoak gaur ekimenaren 2026ko edizioak lanbide hori ondo ezagutzeko aukera emango digu erakusketa eta jarduera sorta baten bidez. 

Erakusketa

Martxoaren 27tik apirilaren 12ra, klaustroan, erakusketa txiki bat izango da ikusgai. Bertan, San Telmo Museoaren, Gordailuaren, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta, nagusiki, Marino Ayalaren bildumetako piezak daude, papera egiteko lehengaietatik hasi eta paperaren ezaugarriak neurtzeko tresna espezifikoenetaraino. Marino Ayala papergintzako ingeniari teknikoa eta artisau papergintzan aditua da. 

Jarduerak

Jardueren artean egongo dira, Marino Ayalaren erakustaldi bat eta helduentzako tailer bat, Miriam Loidi eta Julia Lasak eskainitako helduentako tailer bat, Aranzadik eskainitako bi familia tailer eta Juan Barbéren hitzaldi bat.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: