NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Argiaren itzala

San Telmo Museoa, dantza laborategia

  • Apirilak 24 - Ekainak 21 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Prezioa: Sarrera librea EUR

Gaurko euskal dantza eta azken 60 urteetako bilakaera ezin daitezke ulertu Argia gabe. Argiak, Marian Arregiren eta Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean, 60ko hamarkadatik hona egindako lanak dantzaren geografia zabaldu du.

Herriz herri egindako landa-lanak 36ko gerraren eta errepresioaren eraginez betirako galtzear zeuden hainbat dantza, doinu eta janzkera ahanzturatik erreskatatu zituen. Dantzak, mugimenduan dauden sinbolo gisa ulertuta, ikerketa lan horren ardatza izan ziren. Hori guztia San Telmo Museoaren babesean sortu zen, elkarlanean, taldeari egoitza eta ikerketarako museoko materialak eskainiz. San Telmora 60 eta 70eko hamarkadetako euskal kulturaren biziberritzearen sustatzaileak gerturatzen ziren eta Argiaren entseguak ideia berrien laborategi bilakatu ziren. Laborategi hark euskal dantza eraldatu eta biziberritu zuen. Erakusketa hau da iraultza horren kronika.

Laborategia aretoan

Antolatzen du:

San Telmo Museoa, Argia Dantza Taldea

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: