NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Amazoniak. Antzinako etorkizuna

Holding Up the Sky

2023

  • Azaroak 19 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Iraupena: 82 minutuak
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza

Azpitituluak: Gaztelania

Pieter Van Eecken Holding Up the Sky filma (Belgika- Herbehereak-Brasil). Bolsonaro Brasilgo presidenteak Amazonian, yanomami lurraldean, industriak jar daitezkeela iragartzen duenean, Davi Kopenawa eta bere seme Dario nazioarteko borrokan ari dira beren lurraldea inbaditzaileengandik defendatzeko.

Xamanek dantza egiteari uzten badiote eta oihan tropikaleko bizitzak oreka galtzen badu, zerua erori eta azpian dagoen guztia zanpatuko du. Jakinduria hori Brasilgo Amazonian transmititzen da belaunaldiz belaunaldi yanomamien artean. Baina urre bilatzaileek ibaiak kutsatzen dituzte, xamanak hiltzen dira, oihana hiltzen da eta lurra berotzen da. Davi Kopenawak, xaman, yanomamien buruzagi eta bozeramaile ospetsuak, 40 urte baino gehiago daramatza mehatxu horien aurka borrokan. Mundua behin eta berriz zeharkatzen du, bere herria amaigabeko kolonizaziotik defendatuz. Zuriek ulertzen al dute zeruaren erorketak ez dituela yanomamiak bakarrik zapalduko?


Antolatzen du:
Laguntzen du:

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: